Ikastetxean egiten ditugun ekintza guztietan pastoral eta ebangelizatzaile jarduerak animatzen eta koordinatzen dituen taldea da.

GUZTIENTZAKO OSPAKIZUNAK

Hezkuntza Elkarteko kide guztiek bere fedea adieraz dezaten ospakizun hauek egiten ditugu. Horidela eta, ospakizun hauek harremanak sakontzeko eta familia marista karismaz harremanetan ibiltzeko aukera ematen digute.

2020-2021 IKASTTURTEA

Ikasturte berri bat hasiko dugu, lelo berri bat, eta horrekin erronka berri bat. Ikasturte honetan zehar lantzeko lelo komun gisa Probintzia Maristek eskaintzen dugun hezkuntza proposamenaren ardatz nagusia etxe komuna zaintzea izango da. Gure planetaren zaintza, ingurumena, iraunkortasuna, kutsaduraren eta basamortutzearen aurkako borroka, birziklapena eta gure itsasoen zaintza dira, besteak beste, aurten gure lana gidatuko duten elementuak. "Esnatu" esna egon behar dugula gogorarazteaz gain, erne egon behar dugu gure inguruan gertatzen denaren aurrean, batez ere gure mundua zaintzeari dagokionez. Esnatuko gara?


BIDEO-ABESTIA

ELKARTASUNERAKO KANPAINAK

Kanpaina hauek elkartasunerako hezkuntzaren barruan kokatuta daude. Hauekin ikasleei beste pertsona batzuk laguntzeko zenbait ekintza konkretu eskaini nahi diegu.

+ Kilo Kanpaina: Abendua

+ ELKARTASUN FONDOAREN zozketa: Abendua

+ Esku Elkartuak Kanpaina: Otsaila

+ SED Kanpaina: Martxoa

+ PES proiektua: Urria - Ekaina 

qplata