Maristas Zalla Ikastetxea itunpeko ikastetxea da, eta ikasleei prestakuntza integrala eskaintzen die, San Marcelino de Champagnat sortzailearen antzera, hezkuntza-eredu eleaniztunarekin.

Enkarterrietako eskualdean dago, euskal gizartean eta kulturan murgilduta, eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatezko zerbitzua eskaini nahi duen hezkuntzari bide ematen dio, lankidetza- eta irekiera-giroan.

Ikasleari heldutasun afektiboan, gizarteratzean eta prestakuntza intelektualeko prozesuan laguntzen dio.

Familia, askatasuna, zentzu kritikoa, parte-hartzea, bizikidetza eta bakea bezalako balioak transmititzera bideratutako proiektuak programatu eta garatzen ditu.

Inguruko beste ikastetxe, enpresa eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatzen du.

Gure hezkuntza-proiektuak mailaz mailako eta progresiboki zehazten ditu alderdi horiek, eta, horretarako, hezkuntza-komunitateko kide guztien laguntza izaten du.


Familiak eta langileak

Ikasle gehienak Zallan bizi dira, baina badira beste udalerri batzuetatik etorritakoak ere. Guztira, 700 ikasle inguru daude. Plantillari dagokionez, 60 profesional inguruk lan egiten dute irakaskuntzaren esparruan eta zentroaren funtzionamendurako beharrezkoak diren beste esparru batzuetan.


Hezkuntza-eskaintza

0 eta 16 urte bitartekoa da, hau da, Haur Eskolatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitartekoa.


Hizkuntza-eredua

Maristak Zalla ikastetxean uste dugu gaitasun linguistikoa ezinbestekoa dela gure ikasleen garapenarako.

D hizkuntza ereduan oinarrituta, pixkanakako gehitzen dugu ingelesa, 2 urtetik 4. DBHraino. Honela, gure ikasleek ikasketa hirueledunak jarraitu ahal izango dituzte. Horretarako, atzerriko hizkuntzetako ikasgaietaz gain, gure ikasleek hainbak ikasgai gazteleraz, euskaraz edo ingelesez egin ditzakete.


Beste jarduera batzuk

Eskolaz kanpoko ordutegian antolatzen dira jarduerak, baita udan ere, betiere ikasleen beharren arabera. Horiek guztiak ikastaroaren gidan daude aurreikusita.


Antolaketa

Gure antolaketa-eredua proiektuetan eta prozesu-sistema batean oinarritzen da (EFQM eredua, zeinarekin Zilarrezko Q-a lortu genuen 2011n). Zentroaren funtzionamendua Barne Araudiaren eta funtzioen eskuliburuaren bidez arautzen da.
 

qplata